Benito Menniko langileek euren aldarrikapenak ekarri dituzte Iruñera, ehungarren greba egunean

Salatu dutenez, azpikontratatutako enpresaren (Hermanas HospitalariasFundazioa) eta Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna da kaleratuak izan diren eta lan-baldintzak aldatu zaizkien 42 pertsonen egoera. "Nafarroako Gobernuak finantzatutako zerbitzu publiko bat enpresa pribatuak aberasteko erabiltzea" salatu dute.