Benecke Kaliko enpresako langile bat hil da Iruñean

LAB sindikatuak informatu duenez, langile bat hil egin da Iruñean, bihotzekoak jota, "presioak eta atseden tarteen urraketa nagusi diren Benecke Kaliko enpresan".

2019-ko azaroak 8

Sindikatuaren iritziz, langile honen heriotza lan baldintza kaskarrekin lotuta dago. Heriotza, gaur goizean izan da, Landaben industriagunean dagoen Benecke Kaliko enpresan. 46 urteko P. T. langilea bihotzekoak jota hil egin da “erritmo altuak, presioak eta atseden tarteen urraketa nagusi diren enpresan”, sindikatuak zehaztu duenez.

“Heriotz ez traumatikoa da, baina eragin zuzena du, zalantzarik gabe, bertako langileek pairatzen dituzten lan baldintzekin. Prekarietatea, berriro ere, presente dago lan heriotza batean”, salatu du LABek.

Hain zuzen ere, enpresa horrek 15 minutuko atsedenak ezarri dizkie langileei, barne komunikazio baten bitartez. Lan Ikuskaritzan salatu zuen LABek egoera “baina honek ez du ezer egin, barne komunikazio batean eman zutelako neurriaren berri”. Hildakoak bere jardunaldian soilik 45 minutu zituen bazkaltzeko.

Enpresa batzordea arratsaldean bilduko da lan heriotza honen aurrean antolatuko dituen mobilizazioak zehazteko.

LAB sindikatutik babes osoa erakutsi nahi die hildako langilearen familia eta lagunei, eta heriotz hau salatzeko mobilizazioekin bat egiten du.

Gehiago