Belaunaldi berriak borrokara batzeko deia Elizondoko Bulkada Egunean
Arrakastaz, indartsu eta giro onean ospatu zen joan den larunbatean Mendialdeko Bulkada Eguna, Elizondon. Leitzako, Baztango eta Bortzirietako Ernaik antolaturik, goizetik abiatu zen egitarau batekin belaunaldi ezberdinetako gazteek bildu zituena.
2019-ko martxoak 18
Solasaldi bat gazte mugimenduaren inguruan, bertso desafioa Elizondoko ostatuetan barrena, herri bazkaria eta familia argazki erraldoia, kantaldiae, karropoteoa eta kontzertuak izan ziren Ernai gazte antolakundeak pasa den larunbatean Elizondon egindako Mendialdeko Bulkada Egunak garai ezberdinetan Ezker Abertzaleko gazte mugimenduan ibilitakoak bildu zituen. Altsasuko gazteak ere gogoan izan zituzten.
“Independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean belaunaldi berriak borrokara batzeko eguna” izan zen Mendialdeko Bulkada Eguna, “eta horretan segitzeko indarrak hartuta bueltatu ginen etxera”, esan dute antolatzaileek.
Sakanan ere ospatu zuten pasa den asteburuan Bulkada Eguna. Iruñerriko txanda asteburu honetan izanen da, Atarrabian eginen den egitarau oparo batekin. Eta martxoaren 30an Tafallaldekoen txanda izanen da.
Azken 40 urte hauetako gazte mugimendutik emandako bulkada guzti hauen protagonistek hitzordu garrantsitsua dute apirilaren 19tik 22ra Lemoan (Bizkaia) eginen den Gazte Topagune erraldoian.