“Behin betiko. Bakea, konponbidea, elkarbizitza”
Larunbatean milaka lagunek euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatu zuten Bilbon. Nafarroako Erika Lagoma, Josu Txoperena, Alaitz Rekondo eta Joanes Illarregi bertsolariek aldarri honi euren ekarpena egin nahi izan dute bertso honen bidez.
2025-ko urtarrilak 13
Berriz ere urtarrila
Lehen bezela hasteak
Oraindik sortzen dizkigu
Tripa barruan nahasteak
Preso hartuta batzuk ta
Etxetik kanpo besteak
Espetxeak adina min
Sor lezake erbesteak (bis)
Behin betiko erantzun bat
Nahi du euskal jendarteak
Atzera bueltarik gabe
Behingoz hausteko kateak
Bidea egin dezaten
Elkarbizitzak, bakeak
Konponbideak zabalik
Behar lituzke ateak (bis)
Letra: Joanes Illarregi.
Eskerrik asko bertsolari guztiei, Sare Herritarrari eta Bertsozale elkarteari, bereziki Xabiri.
Gehiago
Preso eta iheslariak etxeratzeko bidean salbuespen neurriekin amaitzea eskatu dute milaka lagunek Bilbon
2