Barakaldon izandako azken erailketa matxista salatu dute Iruñean

Euskal Herriko Emakumeon Munduko Martxak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur Iruñeko Udal Plazan pasa den astean Barakaldon baieztatu zen azken erailketa matxista salatzeko. Gogoratu dutenez, aurten bi emakume hil dituzte.