Balizko murrizketen aurrean, zerbitzu publiko duinak eta bizitzak erdigunean jartzea aldarrikatu dute Barañainen

Covid-19aren osasun krisiaren gordinena bizi ondoren, eta osasun eta biziengatik kezkak larriturik, Barañaingo herrigintza ehunean parte hartzen duten auzokide ezberdinek manifestatu dira gaur "bizitza erdigunean jartzea aldarrikatzeko", zerbitzu publikoen alde egiteko eta balizko murrizketen aurka euren ahotsa altxatzeko.