Bakaiku ere udalerri independentista da dagoeneko

Otsailaren 7an egindako udalbatzan Euskal Herriaren independentziaren aldeko udalerri deklaratzeko proposamena, aho batez onartu zuen Bakaikuko Udalak.

2018-ko martxoak 6

Bakaikuko Independentistak sareko kideek aurkeztutako mozioa otsailaren 7an egin zen udalbatzaren osoko bilkuran tratatu zen eta, Euskal Herriaren independentziaren aldeko udalerri deklaratzeko proposamena, aho batez onartu zuen Bakaikuko Udalak.

Nafarroako udalerri honetan ere egina dago jadanik Gure Esku Dagok bultzatutako herri galdeketa, eta hemen ere nabarmena izan zen independentziaren erabateko aldekotasuna. 2016ko azaroaren 27an burutu zen, galdera oso zehatzarekin: “Euskal Herri independiente bateko herritarra izan nahi duzu?”. Parte-hartzea %65,3koa izan zen eta %80,4ak baiezko bozka eman zuen.

Beraz, Arrankudiaga eta Zollo, Dima eta Larrabetzurekin batera, Bakaiku ere udalerri independentista da dagoeneko.

Gehiago