“Baimenik ez aske izateko” dinamika aurkeztu du Ernaik

Herrialde katalanei babes eta elkartasun osoa adierazi eta baimenik eskatu gabe independentziarako bideari ekiteko dinamika aurkeztu dute.

2017-ko irailak 7

Arrasaten agerraldia egin dute Ernaiko kideek, gaur eguerdian. Datozen aste eta hilabeteetan herrialde katalanetan “pauso historiko bezain erabakigarriak” egingo dituztela iritzita, gazteak urriaren 1eko erreferenduma sendotu beharrean daudela adierazi dute.

Herrialde katalanei babesa eta elkartasuna adierazteaz gain, “Baimenik ez aske izateko” dinamika aurkeztu dute: Euskal Herrian independentziarako bideari ekiteko dinamika.

Inoren zain egon gabe eta inori baimenik eskatu gabe, Ernaiko militanteak “Euskal Herriaren askatasunaren historia idazteko” konpromisoan berretsi dira. Irailaren 28an euskal gazteriari kalera irteteko deia luzatu diote, Euskal Herri sozialista, feminista eta euskalduna aldarrikatzera.

Gehiago