Badator Blai, gazteen telebista udazkenean hasiko da emititzen

'Gazteraiki' topaketetatik irtendako proiektuetako bat da Blai, gazteon telebista. Lau saio izango ditu: fikzioa, mahai-ingurua, Late Night bat eta bideoklipak. Ekoizpenean lagun dezaketen gazteekin sare bat osatuko dute.

2017-ko ekainak 8

Gaur egun komunikazioaren esparruan dagoen hutsuneari aurre egiteko sortu da Blai, gazteen telebista. Udazkenetik aurrera izango da gazte guztien pantailetan lau saioko telebista, eta horretarako udan zehar egingo dituzte grabaketak. Parte hartu nahi duen gazte orori hurbiltzeko deia egin diote: izan soinu-teknikariak, kamerak, aktoreak… edo gogotsu dagoen beste edozeini. Azaldu dutenez, ez baitago “ideia zentzugaberik”. Harremanetan jartzeko blai.gaztetb@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute.

Gehiago