Txantreako jaietan auzokideek aldarrikatzen zuten gune segurua ez da izan

Jaiak hasi eta bi astera, Txantreako Emakumeen Sarea, Jai Batzordea, hainbat kolektibo, elkarte, taberna eta auzokide bildu dira, jaiak aldarrikatzen duten gune segurua ez dela izan azpimarratzeko. Horregatik, jaiak antolatzen eta gozatzen dituzten pertsona guztiak interpelatu nahi dituzte, eta guztiontzako espazioak izatea guztion ardura dela eskatzen dute. Nahiz eta aurten erakundeen laguntza izan "argi geratu da baliabideak urriak izan direla" eta "auzo mailan eta modu kolektiboan erantzuteko" beharra azpimarratu dute.