“Azkeneko 45 urteetan soilik 15 hilabete izan ditugu Etxarrin, bizilagunen bat preso izan gabe”

Asteburu honetan eginen dute Etxarri Aranatzen ‘Zama Doinuz Arindu’ elkartasun jaialdiaren zazpigarren edizioa. Formatu txikiko emankizunak eskainiko dituzte Euskal Herri osoko hainbat taldek euskal presoen eta senideen zama, kantuz eta musikaz, arintzeko. Etxarri Aranatzeko Sare Herritarrak antolatzen du festibal hau, eta Mikel Mundiñanorekin mintzatu dira Euskalerria Irratian honen kontura.