Azken txanpa Errigorako saskiak eskatzeko

Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina bukatzen ari da. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 8-a da, igande hau. Hori dela eta "Nik hartu eta eman dut... eta zuk? leloarekin hainbat lagunek Saskia eskatzeko deia luzatu dute.

2015-ko azaroak 4

Beste batzuen artean, Iñaki Perurena, Pirritx,Porrotx eta Marimototx, Xabi Bastida, Miren Amuriza, Ainhoa Aznarez, Maialen Lujanbio, Kike Amonarriz, El Drogas eta Joseba Asiron-ek babesa eskeini diote ekimenari.

Kanpaina bizi bizi joaten ari da eta azken egun hauek, eta oraindik eskariak egiteko aukera dago.

Behin kanpaina bukatuta, azaroaren 21-ean Ablitasen, auzolanean, kutxak muntatuko dituzte. Han bertan kanpainaren emaitzen berri emanen dute: Saski kopurua, euskalgintzarako ekarpen ekonomikoa…

Gehiago