Azken hilketa matxistak salatzeko elkarretaratzea egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Bilboko San Frantzisko auzoan Rebeca Huayta eta Getxoko emakume transexualaren erailketak salatzeko elkarretaratzeak egin ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiriburuetan. Iruñean, Udal Plazan egindako mobilizazioan, aurten matxismoak 6 pertsona erail dituela salatu eta autodefentsa feministarako deia egin dute.