Azken erailketa matxista salatu eta autodefentsa feministarako deia egin dute Iruñean

Orion izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin ditu mugimendu feministak Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Iruñeko Udaletxe Plazan bildutakoek gogoratu dute emakumeen aurkako indarkeriak "ez duela etenik izango gizartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte", eta autodefentsarako deia egiten dute, feministak batuz "gizartea errotik aldatzeko".