Azken ariketa militarrak salatu eta Bardeako Tiro Eremua desegitea aldarrikatu dute Tuteran
300 lagunek parte hartu dute Tuteran izandako manifestazioan. Bardeak Libre 2018 ekimenak antolatutako martxaren helburua azken asteetan Bardeetan izandako ariketa militarrak salatzea izan da. Horrekin batera, Tiro Eremuaren desegitea aldarrikatu dute.