Azaroaren 8an Baztango alkate ohia epaituko dute Aroztegia auzia dela eta
Aroztegia proiektua "pelotazo urbanistikoa" jotzeagatik epaituko dute Iruñean, eta EH Bilduko eledun ohiari elkartasuna adierazteko kontzentrazio bat eginen da datorren asteartean goizeko 9:00etan, Iruñeko Auzitegiaren atean.
2016-ko azaroak 2
Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohiak epaiketa izanen du Aroztegia proiektua “pelotazo urbanistikoa” jotzeagatik. Palacio de Arozteguia S.L. promotorak jarri zuen Elizegiren aurkako salaketa eta datorren azaroaren 8an izanen da epaiketa Iruñean.
EH Bilduko Baztango alkate ohari “elkartasuna adierazteko eta jazarpen judiziala salatzeko” elkarretaratzea antolatu du Baztango EH Bilduk bertan, goizeko 9:00etan, Iruñeko Auzitegiaren atean.