Azaroaren 26an Belen Gonzalez presoari azken agurra emanen zaio Lazkaon
Belen Gonzalez Peñalva etxean preso egon da kontrolpean eta baldintza zorrotzak betetzen.
2017-ko azaroak 17
Ezker Abertzaleak gaixo larria zegoen euskal presoari azken agurra emateko hitzordua finkatu du datorren azaroaren 26an, 12:30ean, Lazkaoko herriko plazan.
Belen Gonzalez gaixorik larri zegoen eta horregatik etxean preso egon zen kontrolpean eta baldintza zorrotzak betetzen.
“Belenen bizitza Euskal Herriko gizon eta emakumeen duintasunaren aldeko borroka izan da. Hiru ardatz nagusik gidatzen zuten, eta hirurak hitz batean biltzen ziren: burujabetza; langileriaren, emakumeen eta gure herriaren burujabetza”, adierazi du Ezker Abertzaleak.
ETAko interlokutorea izan zen bi negoziaketa prozesutan: Algerko negoziaketa mahaian 1989an, Felipe Gonzalezen exekutiboaren aurrean. Eta Zurichkoan, 1999an, Aznarren gobernuaren aurrean. Deportazioa ere ezagutu zuen, eta Malin eta Santo Domingon egon zen bahitua. 1999tik kartzelan izan zen. Lehenengo Frantziako Estatuan eta gero Espainiako Estatuan, Curtisen. Azken urteak etxean preso eman zituen, kontrol zorrotz batekin.
“Une latz hauetan inoiz baino ozenago eskatu nahi dugu presoen askatasuna. Etxean nahi ditugu, eskubide guztien jabe”, adierazi du Ezker Abertzaleak. Era berean, Ezker Abertzaleak dei egiten diei aktore politiko, sozial eta instituzional guztiei “gatazkaren ondorioak gaindituko dituen bide orri bat batera sortu eta adosteko, komentzituta gaudelako hori izango dela bide bakarra Euskal Herria agertoki berri batera eramateko”.