AZ Sare Komunitarioak Osasun Etxean dauden oztopo arkitektonikoak kentzeko eskatu dio Udalari

Iruñeko Alde Zaharreko Osasun Etxeko sarbidea ez da bizilagun guztientzako egokia. Mugitzeko zailtasunak dituztenak aldapa bat edota eskailera batzuk igo behar dituzte zentroraino iristeko. Eta soluzio erreza planteatzen dute bizilagunek: Kaldereria kalean dagoen ate bat egokitzea. Udalari eskaera duela bi urte egin zioten, baina momentuz ez dute arazo konpondu.