Axier Lopez: “Isuna onartuko bagenu, hurrengoak zigortzeko ateak parez pare irekiko genituzke”

Axier Lopez kazetariari elkarrizketa egin dio Argiak. Mozal Legea aplikatu dioten lehen kazetaria da Euskal Herrian. Hainbat gai izan dituzte hizpide: jasotako isuna, horrek eragin duen elkartasun uholdea, Mozal Legeak dituen ondorioak eta legeari aurre egiteko bidea, besteak beste.