Auzoak, Iruñeko auzo guztien Jai Batzordeen koordinadora berria abian da
Koordinadora honetan, dagoeneko elkarte bezala eratua izan dena, Iruñeko auzoen alde lanean ari diren Jai Batzordeak biltzen dira. Elkarrekin "Iruñeari hiri eredu herrikoia, feminista, euskalduna eta parte hartzaileago bat" eskaini nahi diote. Gaur Antoniutttin egitekoa zen aurkezpen jaialdia bertan behera utzi behar izan dute, baina koordinadoraren irudia zabaldu dute ondorengo komunikatuarekin batera.
2021-ko azaroak 27
Gaur, 2021eko azaroaren 27an, San Saturnino egunaren bezperan, hots, gure hiriaren egunaren bezperan, AUZOAK plataforma berriaren irudia izango dena aurkeztu da.
Baina, zer da Auzoak? Auzoak Iruñeko auzo guztien Jai Batzordeen koordinadora da.
Gaur egun, koordinadora honetan, dagoeneko elkarte bezala eratua izan dena, gure auzoen alde lan egiteko beharra ikusten dugu, Jai Batzorde bakoitzak bere izaera propioa mantenduz, baina elkarrekin lan eginez Iruñeari hiri eredu herrikoia, feminista, euskalduna eta parte hartzaileago bat eskaintzeko.
Gure jardunaren, ia bi urteko etenaldiaren ondoren, zeinetan elkarrekin lanean jarraitu dugun, gaur horren emaitza aurkeztu dugu.
Lan horren isla Auzoak plataformaren logotipo berria da. Bozketaren bidez, gure auzoetako bizilagunen proposamenen desberdinen artean aukeratuta, Mikel Mendibilen proiektua izan da aukeratuena. (Argazkian: Mikel Mendibil saria eta logitipo berriarekin)
Logotipoak, kaligrafiaren erritmoarekin, jaietako musika eta dantzak irudikatzen ditu. Koloreekin, berriz, etengabe mugimenduan dauden Iruñeko auzoen aniztasuna.
Jai batzordeek kulturatik lan egiten dugu, auzoarekin eta auzoarentzat. Modu herrikoian, bizirik dauden auzo parte hartzaileak sortzen, Iruñea aktiboago bat eraikitzeko asmoz, alaia eta bizigarria gure bizilagunentzat, eta horrela jarraituko dugu egiten. Auzoak plataformaren sorrera helburu hau lortzeko beste pauso bar da.
Gaurko egunean ere iragarri nahi dugu, ia bi urte gure auzoetan ekimenik antolatu gabe egon ondoren, berriz ere martxan gaudela, kaleak musikaz, kolorez eta alaitasunez betetzen dituzten ekitaldiak ospatzeko prest.
Bi urte hauetan ardura eta erantzukizuna izan dira dira gure lanabesa. Beti gure auzoetako bizilagunak babestu eta zaintzeko helburuarekin. Baina ezin dugu ahaztu kultura izan dela pandemia honek gogor astindu duen beste elementu garrantzitsuenetariko bat. Eta bada garaia lanean hasteko kulturak berriz ere kaleak har ditzan.
Horregatik, baldintza egokiak ematen direnean, aukera izango dugu gaur Antoniutttin egitekoa zen plataformaren aurkezpen jaialdia ospatzeko.