“Autobus Geltoki Zaharraren eraikina mantendu eta berritu behar da, hiriaren historia gordetzen du eta gaur egun guztiontzat irekita dago Geltoki proiektuarekin”

Txema Oderiz Iruñeko Udal Artxiboaren langileak Geltoki Zaharraren esanahia eta hirian izandako garrantziaren berri eman digu elkarrizketa honetan. Gaur egun, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren gune garrantzitsua da, eta bere etorkizuna mehatxupean dago. Horren inguruan aritu dira aste honetan Geltoki berak antolaturiko jardunaldietan. Oderizek ez du zalantzarik: eraikina mantendu, berritueta gaur egun dagoen Geltoki proiektua zabaldu behar da.