Aurrera darrai grebak Villavesetan, aurrerapausorik gabe

Langileak haserre daude gerenteak atzo egindako adierazpenen ondorioz. Gerenteak adierazi zuen soldatak 50.000 euro ingurukoak direla, baina batzordeak erabat ukatu du hori. Langileek Mankomunitatea kritikatu dute bitartekaritza bat eskatzeagatik eta garraio publikoaren erabiltzaileen aldetik jasotzen ari diren laguntza eskertu nahi dute. Herritarrei eragiten dizkieten arazoak ulertzen dituzte, eta ulermena eta elkartasuna eskatzen dute.