Aurrekontuetan zaintzak eskatzen duen eraldaketarako neurriak ez direla jaso salatu du LABek Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Ez da jaso zaintza lanak erantzukidetasunez banatzeko neurririk, ez zaintzako langileen lan eta bizi baldintzak duintzeko neurririk, ezta zaintza sistema publiko komunitarioa eratzeko erabaki politikorik ere, LABen arabera.

2025-ko azaroak 6

Asteotan negoziatzen ari diren aurrekontuak zaintzako langileen baldintzei guztiz lotuta daude, eta, hain justu, 2026ko aurrekontuetan zaintza zerbitzuak pribatizatzen jarraitzeko, zaintzarekin negozioa egin dadin ahalbidetzeko eta sektoreko langileak prekarizatzen jarraitzeko hautua egin dela salatu du gaur LABek, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egindako mobilizazioetan. EAJk eta PSE-PSNk aldundietako aurrekontuen bidez zaintza zerbitzuak negozio izatea bultzatzen dutela salatu du sindikatuak, eta pribatizazioa betikotu nahi dutela. Kontrara, zaintza sistema publiko komunitarioa eraikitzeko neurriak eta zaintza zerbitzuak publifikatzekoak behar direla aldarrikatu du sindikatuak, eta, era berean, aurrekontuetan jasota dauden zerbitzu berriak kudeaketa publiko zuzenaren bidez eman behar direla.

Gehiago