Atxilotutako Arrotxapeako 10 gazteak bihar pasako dira epailearen aurretik

Osotara 10 dira komisaldegian bigarren gaua pasatuko duten gazteek. Polizi-etxean jarraituko dute bihar epailearen aurretik pasa arte. Beste bi gazte deitu dituzte deklaratzera. Sumarioa sekretupean dago, baina jakin izan denez Arrotxapean azaroaren 7an izandako istiluetan parte hartzea egotzi diete, eta horrekin batera talde kriminal bat osatzea. "Erasoen aurrean klase elkartasuna, atxilotuak askatu" lelopean elkarretaratzea egin dute ehunka lagunek Arrotxapean.