Asteazkenean abiatuko da Tuteratik Palestinaren aldeko martxa

Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragileek antolatuta, "Ibaitik Itsasora" ibilaldia Tuteratik Hendaiaraino eginen da 10 egunetan. Bidean zehar sionismoarekin konplizidadeak salatuko dituzte.

2025-ko irailak 8

Irailaren 10etik 20ra “Ibaitik itsasora” ibilaldiak Tuterako Ebroren ertzetatik Hendaiako itsasoraino igaroko du Nafarroa zeharkatuz. Palestinak “askatasuna, berdintasuna eta justizia” izateko eskubidea duela “bere lurralde historikoan, Jordan ibaitik itsasoraino”. Eta Euskal Herriak asmo horri ematen dion babesa irudikatu nahi dute ibilaldi honekin.

Osotara 11 etapa izanen dira, eta horietan erakutsi nahi dute Euskal Herrian Palestinarekiko elkartarsun sarea zabala dela. Horretarako, geldialdi bakoitzean tokiko komunitateak, musikari, artista eta aktibistekin lankidetzan, Palestinako kausarekiko solidarioak diren jarduera soziokulturalak antolatuko dira.

Bestetik, sionismoarekin dagoen konplizidade ezberdinak salatu nahi dituzte antolatzaileek. “Gure presentziarekin eta salaketarekin, okupazioarekin eta genozidio sionistarekin kolaboratzen duten Euskal Herriko enpresa eta erakundeen operazio-guneak ikusaraztea” dute helburu. Ildo horretan, Bardetako tiro eremua, CAF eta MTorres enpresak, Zara katea, Carrefour supermerkatuak edo TEVA botika-industria salatuko dituzte. “Gazako genozidioak eta Israelek Palestinan egiten duen okupazio militarrak etenik ez izateko arrazoi nagusietako bat mendebaldeko gobernuek eta empresek horren bidez irabaziak lortzen dituztelako. Gazako genozidioarekin eta Palestina okupazioarekin irabaziak dituzten enpresa horietako batzuk aritzen dira Euskal Herrian. Israelentzat gerra-azpiegiturak edo makinak eraikitzen dituzte, edo harekin negozioak egiten dituzte. Europako enpresak ere badira, estatu sionistan inbertitzen dutenak eta merkataritza-guneak Israelen eta Palestinako lurralde okupatuetan ezartzen dituztenak”, azaltzen dute.

Esan bezala, egunez egun etapa bakoitzean jarduera eta mobilizazio ugari antolatu dituzte herri ezberdinetan:

Gehiago