Askapenaren komunikatua Boliviako Estatu kolpearen aurrean
Askapenaren komunikatuaBoliviako Estatu kolpearen aurrean Azkenik, Evo Moralesen gobernuaren aurkako Estatu kolpea gauzatu da. Esanbehar da kolpe hau 2019ko urriaren 20ko hauteskundeak baino lehen eratzen arizela.
2019-ko azaroak 11
Santa Cruzen bere oinarri nagusia daukan Boliviako oligarkiaren etainperialismo yankiaren saikeren emaitza da kolpe hau; historikoki gutxietsitaeta baztertuta izan diren sektoreen alde (nagusiki jatorrizko herriak etanezakazi eta langile apalak) aldaketa garrantzitsuak egin dituen gobernuarenaurkako kolpea, hain zuzen ere. Baliabide naturalen ustiatzearen kontrola etalortutako etekinak pobrezia gutxitzeko eta herriaren beharrak asetzekoerabiltzea ez dira bateragarriak kapitalismoak etekinaren maximizazioarekin,herrien, pertsonen eta naturaren gainetik. Horregatik, herriaren aldegobernatzeagatik, elite ekonomikoen eta Washingtonen aginduak ez betetzeagatik,eredu alternatibo bat eraikitzen saiatzeagatik, Bolivia gobernatzera ohitutazegoen burgesia zuriaren arrazismoaren aurrean jatorrizko presidente batizateagatik (“indio” bat, supremazista boliviartarrek mespretxuz deitzendutenez), Boliviako prozesu eraldatzailea suntsitzea beren lehenetasuna zen.Saiatu ziren La Paz-eko gobernua higatzen eta kentzen 2007 eta 2008an SantaCruzetik antolatutako erasoaldiarekin, izaera errazista eta erreakzionarioaduten mugimendu sezesionisten bidez. Ez zuten orduan lortu baina ostekohamarkadan, era diskretoagoan, jarraitu dute lanean helburu berarekin. Urriarenhauteskundeak gobernua botatzeko momentua zen, botoen bidez ala indarkeriarenbidez. Hauteskundeak baino lehen Carlos Mesak eta eskuinaren beste buruzagibatzuek esan zuten iruzurra egongo zela. Hauteskundearen behin betiko emaitzak ezagunak izan baino lehen Mesakiragarri zuen bigarren buelta egongo zela; iruzurraren akuzazioa eta kanpainadesegonkortzailea martxan jarri baino ordu batzuk lehenago. Hauteskundetribunal gorenaren akats batzuk eta zenbaketaren kudeaketa oso txarrakeskuinari bidea erraztu zion, bakarrik bigarren bueltara joatea onartzeko prestzegoena.
Oligarkiaren ofentsiba intentsifikatu da baita biolentoago bilakatu, batezere ultraeskuinako sektoreen parte-hartzeagatik, Comité Pro Santa Cruz-ekoburuzagiak, Luis Fernando Camachok gidatuta. Hasiera batean emaitzak aztertzekoOEA eskuhartzea eskatzen zuten. Gobernuak, inperialismo yankiak historikokikontrolatutako erakunde honen auditoria lotezkea onartu zuenean, eskuinakerrefusatu zuen. OEAren batzordeak irregulartasunak detektatu zituelajakinarazi ostean Gobernuak Hauteskunde Tribunal Gorena aldatzea etahauteskunde berrietara deitzea iragarri zuenean, ez zen nahikoa izan. Evo etaAlvaro García Lineraren burua eskatzen zuten. Gobernuaren elkarrizketa etabakearen aldeko mezuei ezetz esan diete behin eta berriro. Gobernuaren amoreemateak, ahultasun egoera nabari batetik, erreakzioa elikatu baino ez duteegin. Boliviako kolpismoa, batez ere sektore faxisteenak, boterea hartzeadaukate jomugan. Haien asmoak ez dute ezer ikusirik demokrazia, baizik eta2005ean galdu zuten boterea berreskuratzerarekin. Azken asteetan izandakoeginkizuna progresiboki garatu den plan baten jarraipena da, non EEBBetakoenbaxadaren eskua antzematen den. Ezer berririk. Poliziaren matxinada(lan-aldarrikapenen osagai garrantzitsu batekin, gobernuaren ahultasunazaprobetxatuz) eta, azkenik, Indar Armatuak kolpearekin lerrokatzeak kolpeaatzeraezinezko bihurtu dute.
Eskuinmuturrak ez duarazorik izan indarkeria faxista erabiltzeko MASetikgertuko pertsona eta erakundeen kontra, etxebizitzak, egoitzak eta alkatetzakerrez, baita gobernuaren aldeko komunikabideak erasotzen. Eta orainerrebantxaren ordua heldu da, non gordetako gorrotoari bidea emango dioten.Gobernukide eta beren senitartekoen etxean indarrez sartzeak eta sua emateak,gobernukideen senitartekoen bahiketak, Venezuela eta Kubako embaxaden kontrakojazarpenak mugimendu honen benetako izaera faxista erakusten dute.
Nahiz eta hauteskundeetara deitu, joko-arauak (hurrengo hauteskundeakbarne) eskuinak markatuko ditu (La Paz – Santa Cruzetik, baita Washingtonetikere) eta ez dute ahalbidetuko MAS, Evo-Alvarorekin edo beste hautagaiekin,berriro irabaztea.
Euskal internazionalistak garenheinean, Estatu kolpe hau gogorki salatzen dugu baita MASi lotutako pertsonaketa sektore sozialak jasotzen ari diren eraso faxistak, eta gainontzeko euskaleragile politiko eta sozialei eskatzen diegu kolpearen kontra publikokiagertzea.
Era berean, euskal jendartea gonbidatzen dugu kolpea salatzeko asmozhurrengo egunetan garatuko ditugun ekimenetan parte hartzeko.
Aitorpen eta elkartasun mezu bat bidali nahi diegu Evo Morales, AlvaroGarcía Linera baita MAS eta erakunde politiko, sozial eta sindikalei, azkenurte hauetan justizian eta herri apalaren protagonismoan aurrera egiteko eginduten borrokagatik. Kontziente gara, porrota gogorra izan bada ere, herrienaskapenerako borrokak dirauela. Boliviako Estatu Plurinazionalean ere.
Inperio espainiarrez askatzeko matxinada mendean hartu ostean, 1781eankolonizatzaile espainiarrek zatikatua izan baino lehen, Tupak Katariren hitzakgogoratu zituen Alvaro García Linerak bere kargu-uzte diskurtsoan: “bueltatukogara eta milioiak izango gara”.
Euskal Herria Boliviakoherriarekin!
Jallalla Bolivia! (Gora Bolivia!)
Hamaika herri, borroka bakarra!