Asier Karrera Etxarriko euskal presoaren espetxeratzea salatzeko manifestazioa otsailaren 24an

Atzo jakin zen Asier Karrera Etxarri Aranatzeko euskal preso politikoari Auzitegi Nazionalaren aginduz 3 gradua kendu egin diotela, eta ondorioz, berriz espetxeratu egin dutela. Albistea jakin bezain pronto protesta egin zen Etxarrin. Elkarretaratzean, datorren otsailaren 24an eskualdeko manifestazioaren berri eman zuten.