Asier Aranguren aske gelditu da

20.000 euroko fidantza bat ordaindu behar izan du askatasuna berreskuratzeko. Egoitz Lopez de Lacalle eta Jose Campo euskal preso politikoak ere askatu dituzte. Iazko urtarrilean EPPK-ko mintzaidetza taldearen aurkako operazioan atxilotu zituzten.

2015-ko martxoak 10

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Mintzaidetza Lanetarako Taldearen kontrako operazioa egin zuen iazko urtarrilaren 8an Guardia Zibilak. Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campo, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz izan ziren atxilotuak. Azken hau duela aste pare bat aske gelditu zen.

2012ko uztailean aurkeztu zuten Mintzaidetza Lanetarako Taldea. Presoen auziari buruz hitz egiteko EPPK-ko mintzakideek dituzten zailtasunak direla-eta izendatu zuten bitartekari lanetan arituko zen talde bat. Aurkezpenean, azaldu zuten gizarte eragileei presoen hitza helarazten eta eragileen iritzia jasotzen saiatuko zirela. Hainbat bilera egin zituzten eragile politiko eta sozialekin.

 

Gehiago