Artxibatu dute Lizarrako jaietan ospatutako preso eta iheslarien aldeko topagatik auzia

Osotara, 5 gazte inputatu zituzten, eta auzi honen aurkako mobilizazio jendetsuak antolatu ziren.

2016-ko martxoak 4

Auzitegi Nazionalak aste honetan jakinera eman du jaietako brindisagatik inputatutako 5 lagunen aurkako kausa artxibatua izan dela. Berri honekin batera, aurreko asteetan beste gazte lizartar bati 2007an gazte “konprometituen” aurkako errepresioa salatzeko pankarta bat jartzeagatik irekitako auzia ere bertan behera utzi zela gogoratu behar da. Terrorismoari gorazarre egitearen delituak leporatzen zieten guztiei, hainbat urteetako espetxe zigorrak eskatuz.

Inputatuek azaldu dute “berri pozgarri bat bada ere, ezin dela ahaztu eman den kriminalizazio eta kondena saiakera”. Hauen hitzetan, “herri mugimenduari esker, kriminalizazio helburua ez dute bete, argi utzi baitdugu Euskal preso eta iheslariekiko elkartasuna ez dela delitua”. Kondenari dagokionez “ein batean deklarazio saio ezberdinekin, presioekin etabarrekin zigortuak izan badira ere, azkenik eman den artxibazioa, herri borrokaren fruitu ere badela” aldarrikatu dute. Bukatzeko “eskubide zibil eta politikoen mesede, era askean lan eginez jarraitzera” deitu dute.

Pasa den azaroan, ferien testuinguruan, ehunka lagunek parte hartu zuten “Adierazpen askatasunarengatik, ¡paremos la represión!” lelodun manifestazioan. Mobilizazio hori jendetsuena eta indartsuena izan bazen ere, epaien salatze eta inputatuekiko elkartasun dinamikak asko izan dira azken hilabeteetan Lizarraldean.

Gehiago