Arrotxapeako gaztetxearen aurkako epaiketaren atarian, ehunka lagun bildu dira gune autogestionatuen aldeko martxan

Urriaren 31an epaituko dituzte Arrotxapeako gaztetxearen 3 kide. 40.000€ko isuna eskatzen diete. Honez gain, gaztetxearen etorkizuna arriskuan dago, Maravillas eta Sugarra gaztetxeena dagoen bezala. Egoera hau salatzeko eta gune hauen beharra aldarrikatzeko, 500 lagun inguru bildu dira gaur Iruñean.