Arrakasta haundiarekin abiatu da G7ren aurkako kontragailurra

2.000 lagun inguru bildu dira Irungo Ficoban egindako hitzaldi, eztabaida eta tailerretan. Akanpalekuan ia 1.000 lagun daude.

2019-ko abuztuak 21

G7 ez plataformako kideek 1go egunaren balorazio egin dute komunikabideen aurrean. Emandako datuen arabera, 2.000 lagun inguruk parte hartu dute konferentzia eta tailerretan. Akanpalekuan, 1.000 pertsona baino gehiago daude. Bolondresen kopurua ere handia da.

Gaurko egunean gai ugari landu dira, ezberdinak. Sistema kapitalistaren globalizazioaren salaketa, honek sortzen dituen ondorioen azpimarra, errefuxiatuak, gerrak, migrazio politikak edota nazioarteko hitzarmenen demokrazia eza, eta hauek guztien aurrean dauden alternatiba ezberdinak jorratu dira. Hitzaldi guztiak arrakastatsuak izan dira.

Gehiago