Aroztegiaren obrak gelditzeko egindako ekimenetan parte hartzeagatik 7. pertsona bat deklaratu du gaur Iruñean
Aroztegiko obrak iazko udaberrian baimenik gabe hasi zituztela epaitegietan konfirmatu denean, 7. pertsona bat deklaratu behar izan du gaur Iruñeko epaitegietan. Aroztak Herri Ekimenak deitutako elkarretaratzea egin da pertsona honi babesa eta elkartasuna adierazteko.
2022-ko apirilak 7
Iazko udaberrian, Aroztegian makinak sartu zirenean, Nafarroako zenbait politikari, sindikatua eta enpresen elkarteak obra hauek defendatu zituzten, eta gelditu ondoren, ekintzaileen aurkako errepresio judiziala hasi zen Guardia Zibilak egindako txosten batean oinarrituta. Jazarpenaren ondorioz, dagoeneko 7 pertsona izan dira epaitegian deklaratzen.
Gaurkoan, Baztango herritarren sostengua ez da falta izan, eta “herritarren kriminalizazioa” salatu dute elkarretaratzean. Egoera honi irtenbidea emateko Aroztegiaren proiektua gelditzea dela soluzio bakarra aldarrikatu dute.
#AroztegiaGelditukoDugu
Aroztegiaren obrak gelditzeko egindako ekimenetan parte hartzeagatik 7. pertsona bat deklaratu du gaur Iruñeanhttps://t.co/pTC1ZIGQPs @aroztak pic.twitter.com/EKEkdKU2rC— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) April 7, 2022