Arkaitz Rodriguez [Sortu]: “Altxa dezagun esperantza aktiboaren bandera!”

Arkaitz Rodriguez Sorturen idazkari nagusiaren adierazpenak Tolosako Leidorren, irailaren 27ko urteurrenaren harira. Etsipenaren aurrean, esperantza aktiboaren bandera altxa eta kale zein instituzioetan borrokarako dei egin zuen Rodriguezek. Gaur mobilizazioak eginen dira Euskal Herriko hainbat txokoetan frankismoaren azken fusilatuak gogoratzeko. Nafarroan, Iruñean, Tafallan, Lizarran, Leitzan, Lesakan eta Sakanan.