Ariketa militarrak iragarri dituzte Sakanan eta Lizarraldean

Nafarroako Komandantzia Militarrak Nafarroako Gobernuari eta horrek Uharte Arakil, Arbizu eta Etxarri Aranazko udalei jakinarazi dienez militarrak izanen dira gaur Sakanan, eta bihar Lizarraldean.

2017-ko otsailak 15

Espainiako Armadak militar eta ibilgailu militarren mugimenduak iragarri ditu. 20 soldadu izanen dira gaur Aizoaingo armadaren kuarteletik Urbasa-Andiarantz abiatuko direnak martxan. Bidean, gaur Uharte Arakil, Arbizu eta Etxarri Aranaztik pasako dira. Mendia zeharkatu bihar Jaitz, Argiñano, Errezu eta Iturgoiendik pasako dira kuartelera itzuli aurretik.

Sakanan, ilbeltzaren 17an antzeko ariketa militarrak egin zuen soldadu talde batek Altsasutik abiatuta. Hilabete eskasean bitan izanen dira, beraz, ibarrean. Azken aldia 2015eko irailaren 15ean izan zen. Orduan Lakuntzara autobusez iritsi eta handik Aralar aldera jo zuten. Duela aste batzuk, Leitzan ere izan ziren militarrak, eta Lizarraldean maiz ikusten dira Espainiako Armadakoak ariketak egiten. Pasa den astean bertan, militarrak Bardeetan ariketak egin zituzten.

Gehiago