‘Argi dugu bidea’ aldarrikatuz, Larun argiztatu du bart Gure Eskuk

Kopeta-argi edo esku-argi indartsuekin joateko deiari erantzunez, jendetza elkartu zen atzo larunbata Larungo kaskoan. Gero iluntzean, honelaxe ikusten zen mendiaren soslaia. Honez gero, Euskal Herriko hainbat mendi tontor argiztatu dituzte aldarrikapen berbera egiteko: Aiako Harria, Aloña, Karakate, Urgull… eta orain, Larun.