Arg(h)itzen dokumentala Zinemaldian lehiatuko da
Arg(h)itzen dokumentalak torturaz argi hitz egiten du. Zehazki, Sakana bailaran hamarkadetan zehar pairatutakoaz. Osotara, Sakanako149 lagunek salatu dituzte torturak 1966etik. Auzolanean egindako film honetan 30 lagunen lekukotzak jasotzen dira, tortura zer den eta estatuaren inpunitate egiturak argitara ateratzeko asmoz.
2025-ko abuztuak 30
Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko diren hamahiru euskal ekoizpenen mundu-estreinaldia hartuko du Donostia Zinemaldiak. Horien artean, Arg(h)itzen filmak. Kontakizun zorrotz eta dinamiko baten bidez, tortura zer den eta nola gainditu daitekeen erakusteaz gain, adituen bidez Estatuaren inpunitate-egiturak azaleratzen ditu Arg(h)itzen dokumentalak. Nafarroako Torturatuen Sareak babestu duen auzolan erraldoi baten emaitza da, torturaren egia argitara ateratzeko eta inork inoiz gehiago halakorik pairatu ez dezan lortzeko bidea marrazteko.
