Arazuriko Siemens Gamesako langileen greba mugagabeak aurrera doa, lan baldintzen hobekuntza aldarrikatuz

Otsailaren 5etik greba mugagabearen dauden langileak Arazuritik martxa egin dute gaur Sarrigureneraino. Greba mugagabeak erabateko jarraipena izaten jarraitzen duela dio ELAk. Euren lan baldintzak enpresako Nafarroako beste lantegi batzuetan dituztenekin parekatzeko eskatzen dute langileek.

2024-ko otsailak 20

Arazuriko Siemens Gamesako langileek aspalditik eskatzen dute euren lan baldintzak enpresa bereko beste langile batzuek dituztenekin parekatzeko, hala nola Sarrigurengo eta Agustinoseko plantillekin.

Arazuriko langileek martxa bat egin dute enpresak Sarrigurenen duen egoitzaraino. Bihar elkarretaratzea egingo dute enpresak Zamudion dituen bulegoen aurrean, zuzendaritza bertan egongo delako.

Gehiago