Apirilaren 18an manifestazioa antolatu du Sarek Etxarri Aranatzeko Elkartasun Egunean
Euskal preso politikoen eskubideen errespetua exijituko dituzte.
2015-ko martxoak 17
Sakanako Sare dinamika herritarrak apirilaren 18an Etxarri Aranatzen burutuko den Elkartasun Egunaren barruan antolatu duen manifestazioaren berri eman du. Manifestazio horren aldarrikapenak sakabanaketa politikarekin amaitzea eta gaixo dauden preso eta iheslarien berehalako kaleratzea izanen dira. Horrez gain, giza eskubide guztien errespetua, konponbidea eta bakea aldarrikatuko dute.
Sakanako eragile eta norbanakoen atxikimenduak biltzen ari dira helbide elektroniko honen bidez: sakanasare@gmail.com .