Apirilaren 17an adierazpen askatasunaren alde mobilizatzeko deia luzatu du Ernaik

Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira, Ernai gazte antolakundeak apirilaren 17an, Gazteon Eskutik ekimenaren baitan, Berriozarren egitekoak ziren ekitaldien kontrako neurriak hartu ditu Auzitegi Nazionalak. Erabakien nondik norakoak, zein egoeraren irakurketa partekatzeko agerraldia antolatu du Ernaik gaur Berriozarren; eta apirilaren 17an mobilizatzera deitu du euskal gazteria.