Antsoaingo Udalak Gorka Fraile larriki gaixo dagoen presoaren askatasuna exjitu du
Gorka Fraile, gaixotasun larria duen euskal preso politikoaren askatasuna eskatu du Antsoaingo Udal Batzak. Bere egoera "bateraezina da kartzelan egotearekin", adierazi dute. Bestaldetik, Oier Gomez gasteiztarra libre geratu da, euroaginduen inguruko ebazpena haren alde agertu baita.
2017-ko apirilak 27
Gorka Fraile euskal preso politikoaren egoeraz kexkaturik, Antsoaingo Udal Batzak bere askatasuna exijitu du Sare Herritarrak aurkezturiko mozio bat onartuz. “Egungo legediarekin nahikoa litzateke gaixotasun larriak dituzten presoak etxeratzeko eta hori da gaur ere aldarrikatu duguna”, adierazi du Antsoaingo Udalak. Udal honek pasa den urtean antzekoa zen mozio bat onartu zuen. Fraileren neska laguna eta alaba (biak antsoaindarrak) 1500 km. egin behar dituzte bisitatu ahal izateko, Badajoz-eko espetxean aurkitzen baitda.
Antsoaingo Udalak Gorka Fraile presoaren askatasuna lortzeko beste konpromezu batzuk hartu ditu mozio honekin. Aldibidez, Espetxe Zaintzako Castro epailearekin bilera eskatzea.
Maiatzaren 13an , Sare Herritarrak deituta, gaixo larriak dauden preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko giza katea eginen da, Antsoaingo herria eta Atarrabia lotuz.
Oier Gomez, aske
Larriki gaixo dagoen Oier Gomez gasteiztarra libre geratu da, euroaginduen inguruko ebazpena haren alde agertu baita. Ez diote baldintzapeko neurririk jarri eta datozen orduetan Parisko ospitalean jarraituko du, orain arte izan dituen neurri berezirik gabe. Datozen orduetan, Baionako ospitalera eramateko tramiteak hasiko dira. Familiak, zentzu honetan, tramiteko intimitatea errespetatzea eskatu du.
Gomezen kondenaren etetearen ostean, hiru euroagindu zituen zain Gomezek, bi Espanian eta bat Portugalen. Gogoratu behar da, Gomezi sei hilabeteko bizi itxaropena eman ziotela medikuek orain dela bi aste, pairatzen dituen gaixotasunak medio.
Info7 Irratian Oier Gomezen egoeraren inguruko elkarrizketa
Oiertxo SOS plataformako Aritz Sukiak eta Bagoazeko Emilie Martinek pozik hartu dute Oier Gomezi bere kontrako euroaginduak eten izana. Alabaina, Info7 Irratian egindako elkarrizketa batean Oier dagoen osasun egoerara iritsi behar izatea aske uzteko salagarria dela adierazi dute. Baionara ahalik eta azkarren ekartzea espero du Sukiak eta familiak eskatu bezala intimitatea errespetatzeko. Martinek eri diren gainontzeko presoak askatzeko herritarrei mobilizatzeko deia egin die, maiatzaren 6an Gasteizen Sarek antolatuta izango den protestara joateko eskatuz.