Antsoaingo III Libre Eguna apirilaren 2an ospatuko da
300 atxikimendu lortzeko helburua markatu dute aurten. Gaur egun, osotara 7 pertsona inputatuta daude auzi politikoetan.
2016-ko martxoak 17
Norberak bizi duen eskubide zibil eta politikoen urraketaz haratago, indar kolektibo positibo eta eraginkor bilakatu behar direla azpimarratuz, apirilaren 2an ospatuko da hirugarren aldiz Libre Eguna Antsoainen . “Herri gisa erronka potolo bat dugu, 300 ate zabaltzeko erronka, 300 konpromiso hartzeko erronka. Aldaketa hortik etorriko da, guztion artean egin dezakegunetik. Herri gisa, Antsoaingo herritar gisa, egin dezakegunetik”, adierazi dute prentsa ohar baten bidez.
Aurtengo egitarau hiru egunetan banatuko da. Igande honetan, Ezkabara martxa eginen dute. Bestetik, martxoaren 22an hitzaldi bat eskeiniko dute torturaren inguruan, eta azkenik, apirilaren 2an Libre Eguna burutuko da egun osoko egitarau batekin.
Antsoainen, gaur egun, hainbat herritar oraindik epaiketa politikoetan inputatuta jarraitzen dute: Artzai Santesteban, Endika Garay, Roxika Iriarte, Jaione Karrera, Imanol Karrera, Jon Garay eta Hector Barandika.
“300 atxikimendu lortzea helburu duen erronkari heldu diogu aurten, konpromisoak jaso eta irudikatzeko tresna moduan”, aurreratu dute. Libre Eguneko konkrezio guztiak laister jakitera emanen dituzte.