Antsoaingo bi auzokideek sakabanaketaren ondorioz izandako istripua salatu zuten atzo

Alberto Lopez de Lacalle presoaren bikoteak eta lagun batek kotxe-istripu arina jasan zuten Asturiasko Villlabonako espetxeko bidean, bisita egitera zihoazela. Ez zuten kalte fisikorik jasan. Atzo Antsoainen elkarretaratzea egin zuten sakabanaketa politikaren aurka.

2021-ko azaroak 12

Bilbotik 195 kilometrotara gertatu zen Alberto Lopez de Lacalle presoaren senideen ezbeharra, “Hoznayo”ko gasolindegiaren inguruan, azeri bat kotxearen bidean gurutzatu zelarik talka egin zuten animaliaren kontra. Zorionez ez zuten kalte fisikorik jasan. Hasiera batean kotxeko direkzioa kaltetua zegoela uste bazuten ere, ondoren jarraitu zuten bidea presoaren bikotea eta lagunak.

Etxerat elkarteak gogoratu duenez oraindik 100 euskal preso inguru daude espainiar Estatuko espetxeetan, Euskal Herritik kanpo (beste 21 Frantzian) eta bisitak egiteko “errepidera ateratzen garenean arriskuak berdin mantentzen dira”. Horregatik Etxeratek eskatzen du “preso guztiak Euskal Herrira hurbildu behar direla lehenbailehen”. Eskaera honekin bat eginez, atzo 25 lagun elkartu ziren Antsoainen.

Gehiago