ANren aginduz “terrorismoa goratzeagatik” 24 lagun deitu ditu deklaratzera Goardia Zibilak

Ahotsa.info-k jakin izan duenez, Goardia Zibila Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, "terrorismoa goratzeagatik" Barañaingo 9 lagun eta Garesko beste 15 lagun deitu ditu deklaratzera. Zitazioetan aipatzen da ustezko delitu horiek Barañain eta Garesko jaietan eman zirela. Egun horietan, euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenak izan ziren. Barañaingo Udaletxera ere joan dira txoznen inguruko informazioa eskatzera.

2017-ko irailak 4

Barañaingo 9 lagun deitu ditu deklaratzera Goardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. “Terrorismoa goratzea” leporatzen diete jaietan euskal presoen eskubideen aldeko ekimen batean parte hartzeagatik. Goardia Zibilak Barañaingo Udaletxera ere joan da, txosnen inguruko informazioaren bila.

Bestetik, eta Naiz.info-k jakitera eman duenez, Garesen ere 15 lagun deitu dituzte deklaratzera jaietako lehenengo egunean presoen aldeko beste ekimen batean parte hartzegatik. Gaur batzarrak egin dituzte Garesen eta Barañainen, eta ostiralean kontzentrazioa eginen dute Barañainen jazarpen hau salatzeko, arratsaldeko 20etan Udal Plazan.

Gehiago