Aniztasuna bermatzeko eskubide eta aukera berdintasunean oinarritutako jendartea aldarrikatuko dute igandean Iruñean

Nafarroako Koordinadora Antirrazistak, Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko du igande eguerdian arrazakeriaren aurkako ikuspegi batetik. Koordinadoraren esanetan, kulturen arteko elkarrizketa egon dadin “beharrezkoa da eskubide eraginkorrak bermatzea eta berdintasunean oinarritutako bizikidetza bermatzea, jatorrian, klasean eta generoan dauden aldeak kontuan hartuta”.

2021-ko maiatzak 21

Nafarroan jatorri, kolore, hizkuntza, azentu, sinesmen, tradizio, ohitura, folklore eta identitate ezberdinak badirela azpimarratu dute eta hori ikustarazteko igandean eguerdiko 12.30etan ekitaldi bat eginen da Iruñeko Gaztelu Plazan.

Gehiago