Animalien Askapen Fronteak ehizarako erabiltzen diren hainbat mendiko postuak saboteatu ditu Euskal Herrian
Animalien Askapen Fronteak jakinarazi duenez, ehizarako erabiltzen diren 15 dorre eta 7 postu bota dira Jaizkibelen, Jarindon, Kastañarrin, Gorbean, Arrikurutz eta Kinto Realen.
2021-ko irailak 2
Abuztuak 31 eta Irailak 1 arteko gauean Animalien Askapen Frontearen izenpean batzen dien hainbat taldek ehiztaren eraikinak erasotu dituzte Euskal Herrian. Ehizarako erabiltzen diren dorre eta postuak bota dira Jaizkibelen, Jarindon, Kastañarrin, Gorbean, Arrikurutz eta Kinto Realen. Guztira 15 dorre eta 7 postu bota dira.
Urte luzez borroka aunitzaz hornitutako lurraldean gizakiz bertzeko animalien egoera tamalgarria salatzeaz arduratu gara. Gau honetan euriak jaurtitako tanten begiradapean gizakien eta gainontzeko animalien, gizateriaren eta naturaren arteko bereizketa etikoak eragiten eta legitimatzen dituen praktika esplotatzaile hiltzaileen aurkako erasoari ekin diogu. Ez gara pasiboki beste alde batera begira geratuko beste espezieetako izaki sentikorrak esplotatzen, zapaltzen edota hiltzen diren bitartean. Gizakien eta gizakiz bertzeko animalien gaineko biolentzia, dominazioa eta hilketa gure egunerokotasunean indarrez txertatuta dirauten bitartean guztiz zilegia eta beharrezkoa ikusten dugu zapalkuntza horiek eragiten, sustatzen zein erreproduzitzen dituzten enpresak, instituzioak edota egiturak erasotzea.
Zuen seme-alabak gara, zuen hiloba eta bilobak, zuen lagunak eta lankideak, zuen irakasle eta ikaslea, goizero kafea zerbitzatzen dizuen langilea. Zuen egunerokotasunean eragiten duzuen biolentziaren baitan jaiotako erantzuna gara.
Bart gauean gauzatutako ekintza kolektiboa ehiztariek urtean zehar burutzen dituzten sarraskiak oztopatzera bideratuta egoteaz gain, antiespezista zein mundu zahar honen oinarriak erraustu nahi duen norbanako orori bideratutako lekukoa da. Irailak 1eko eguzkiaren lehenengo izpiak argitutako suntsipena etorkizunean burutuko diren kosnpirazio eta ofentsiba berrien lehenengo txinparta izan dadila.
Ehiza lizentziak gora doaz baina ehiza dorreak behera.
Ez bazara zu, nor? Ez bada orain, noiz? Kartzela eta kaiola guztiak suntsitu arte!