Anfas-eko langileak borrokan hitzarmen duin baten alde

ANFAS Nafarroako batzordeak urte eta erdi daramate gerentziarekin biltzen beraien hitzarmen kolektiboa negoziatzeko. Negoziazio osoan zehar, gerentziak jakinarazi die egoera ekonomikoak eta kontuek ez zutela aukerarik ematen langileek eskatutako hobekuntzak egiteko. ANFASi exijitzen diete negozia dezala edukia duen hitzarmen bat, benetako hobekuntzak dituen hitzarmen bat.