Andoni Beroiz euskal preso politikoak askatasuna berreskuratu du

Agoitzen lotura familiarrak dituen Galdakaoko euskal preso politiko honek 8 urte eman ditu espetxean kale borrokan aritzeaz akusaturik. Gaur atzean utzi ditu Algecirasko espetxeko harresiak.

2014-ko irailak 9

Goizean atera da Andoni Beroiz galdakoztarra Algecirasko espetxetik eta iluntzean herrira iristea espero da, lehen harrera egin diezaioten.

2009an, Auzitegi Gorenak bost urteko espetxe zigorra berretsi zuen Beroiz eta beste lau lagunentzat. Urtebete arinago ezarri zien zigorra Audientzia Nazionalak, 2000. urtean Galdakaoko jaietan izandako kale eraso batzuk leporatuta.

Aurrez, bi urte eman zituen espetxean –gero absolbitu egin zuten–, Guardia Zibilaren Galdakaoko kuartelari eraso egitea leporatuta. Zalaparta handia eragin zuen auzi honek, Ertzaintzak bazekielako Beroizek ezin izan zuela gertakari haietan parte hartu, une hartantxe Zuian istripu bat izan zuela jaso zutelako txosten batean.

Arartekoaren esku ere izan zen afera hau eta kritika gogorrak egin zizkion orduan Herrizaingo Sailaren buru zen Javier Balzari.

Gehiago