Ana Belen eta bere bikotekidea etxegabetu dituztela salatu dute

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du Iruñeko udaletxearen aurrean, salatzeko gaur goizean Ana Belen eta bere bikotekidea etxegabetu dituztela. Bestalde, etxegabetzea agindu judizialik gabe eta modu irregularrean gauzatu dela salatu du sindikatuak. San Lorenzo 17ko etxegabetzea aurreko asterako aurreikusita zegoen, eta antolatutako elkarretaratzeari esker geldiaraztea eta atzeratzea lortu zen; eta beraz, mobilizazioen garrantzia azpimarratu nahi izan dute sindikatutik. Horregatik, bukatzeko, herritarrei antolakuntza eta borrokara batzeko deia luzatu diete.