Amnistiaren aldeko manifestazioa deitu dute ekainaren 24rako Bilbon

Ekainaren 24an Bilbon amnistiaren alde manifestatzeko deialdia luzatu du Amnistiaren Alde eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak (ATA). Gaur egun espetxeetan eta erbestean bizi den egoeraren aurrean amnistiaren aldarria Bilboko kaleetara eramateko apostua egin dute.

2017-ko ekainak 12

“Kartzela disidentzia politikoaren aurkako errepresioaren azkenaurreko eskailera-maila da, Euskal Herriaren alde gehien eman dutenen erailketa selektiboaren aurretik datorren maila, hain zuzen ere”, salatu dute, eta espetxea preso politikoak “bahitu gisa erabiliz herria ikaratzen

 saiatzeko erabiltzen duten instrumentua” dela gogoratu dute.

“Bortizkeri honen guztiaren aurrean, hamarkada luzetan zehar euskal preso politikoek mantendutako jarrera eredugarria herri oso baten indarraren erakusle bihurtu da. Preso politikoek duintasun, ausardi eta elkartasun hitzen benetako zentzua agerian utzi dute etengabean”, ziurtatu dute. Erresistentzia jarrera hau izan da, ATAren ustez, “hamarkadetan zehar eta Estatuen etengabeko mehatxuen gainetik belaunaldi berriak borrokara batzen
 jarraitzeko bultzagarririk handiena”.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua “borroka eta duintasun jarreretan” mantentzetzeko deia egin du eta ekainaren 24an, Bilboko Jesusen Bihotza Plazatik abiatuta, “Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Amnistia Osoa!” lemapean manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu du.

Iñaki Bilbao, “duintasunaren eredu”

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoak mantentzen duen gose greba ere gogoan izan dute, eta elkartasuna adierazio diote. Gaur 16. eguna beteko du Txikitok gose greban. “Puerto III-ko kartzelak bizi baldintzarik gogor eta murriztaileenak ezarri dizkionean, senide batekin eta lau hurkorekin inolako komunikaziorik mantentzea debekatu dionean, gehien estutzen ari zaizkionean bere printzipioei uko egin diezaien eta menderatzeari men egin diezaion, Txikitok borrokaldi gogorrari ekin dio Euskal Herriaren independentzia eta
sozialismoa aldarrikatzeko. Txikitok erakusten du, horrela, orain arte kartzelan 33 urte pasatzea kostatu zaion borroka berean murgilduta jarraitzen duela”.

Gehiago