Amnistiaren aldeko aldarrikapena eraman dute Puerto eta Algeciraseko espetxetaraino

Euskal Herritik atera den autobus bat euskal preso politikoei elkartasuna eraman die. Ekimen honekin deituriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak espetxe politika salatu eta preso eta iheslari guztien askatasuna aldarrikatu nahi izan du. Poliziak manifestari guztiak identifikatu dituela salatu dute.